Kalendarioa   Larunbata, 2012ko Urtarrilaren 28a

ongietorri zerikasi.com web orrira

Web orri honen bidez, garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formakuntza aukera osoaren informazioa aurkitu daiteke. Batetik intranet bat da, prestakuntzaren profesionalekin loturiko berrien eta ekitaldien berri izan daitekeelako. Bestetik, informazio ugari izan daiteke eskura. Eta azkenik, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk aurkitu daitezke: etengabeko prestakuntza, newstletter, SMS bidezko albisteak, etab.


azken albisteak

2012-01-25 | Ingurumena
» Biohondakinak biltzeko edukiontzi marroiak
Biohondakinak biltzeko edukiontzi marroiak

Hasteko, 18 edukiontzi marroi jarriko dira Eibarren, eta beste 6, Elgoibarren, “etxean sortzen diren hondakin biologikoak, batik bat, janarien eta lorategietako hondakinak, biltzeko; hondakin horiek gure etxeetan sortzen diren hondakinen %43 baitira”.

Debabarrena Mankomunitateko arduradunek diotenez, “orain arte egin dugun bezala, biohondakinak zaborraren edukiontzian uzten baditugu, zabortegira eraman, eta ezinbestean, galdu egingo dira. Hala ere, arduradunen arabera, “hondakin horiek edukiontzi marroi berrian uzten baditugu, Konpostatze Plantara eramango dituzte,  konposta egiteko. Konposta substratu naturala da, eta horrek lurra ondu egiten du; gainera, obra zibiletan, lorazaintzan, nekazaritzan... erabil daiteke”.

Gainerako edukiontziekin alderatuta, edukiontzi marroiak badu berrikuntzarik; izan ere, nahi duten eta ondo informatuta dauden familiek bakarrik utzi ahal izango dituzte hondakin biologikoak edukiontzi marroietan. Hala, “landare eta animalia-elikagaiak bakarrik uzten baldin badira, konposta maila gorenekoa izango da.”

Elgoibarren, lehendabiziko fase honetan, Pedro M. Urruzunon, Artekalen, San Frantziskon, Foruen plazan, Nafarroa plazan, Errosario kalean, San Bartolome kalean, Antonio Arrillagn, Aita Agirre plazan, San Ignazio kalean, Ubitarte plazan, Trenbide kalean eta Bernardo Ezenarron bizi diren familiek parte hartu ahal izango dute.

Izena ematen duten familia guztiek, hil honen 30etik aurrera, edukiontzia irekitzeko giltza, konpostatzeko 150 poltsa eta zabor mota hori banatzeko ontzi txiki bat jasoko dituzte. Horrekin batera, informazio-orri bat banatuko zaie edukiontzi marroia nola erabili behar duten aditzera emateko.


Marra etenaMarra etenaMarra etena
2012-01-20 | Irakaskuntza
» Ekipo elektromekanikoen mantenimendu eta konponketa ikastaroa IMHn
Ekipo elektromekanikoen mantenimendu eta konponketa ikastaroa IMHn

Ikastaroa, 30 urtetik beherako eta kualifikaziorik gabeko gazteei zuzenduta dago. Ikastaroa bukatzean, ikaslea, ekipo elektromekaniko eta sistema mekanikoetan matxura eta anomaliak aurkitzeko eta hauek zuzentzeko akzio egokiak proposatzeko eta interbentzioak organizatzeko kapaza izango da. Makinak eta sistema mekanikoak erreparatu, doitu, egiaztatau eta makinak eta sistema makanikoak erabiltzeko moduan ipintzeko kapaza.

  • HASIERA: Urtarrilaren 31, asteartea
  • BUKAERA: Apirilaren 24a, asteartea
  • EGUNAK: Astelehenetik ostiralera
  • ORDUTEGIA: 14.30-20.30
  • LEKUA: IMH

Edukinak

Informazio gehiagorako deitu IMHra Tel. 943 744132 (Nora) - Eposta: "Nora[abildua]imh.es


azken ikastaroak

Bioenergetikari buruzko tailerra ELGOIBAR Ikusi Ikusi
METAPOSTA I: Postontzia eta gordailu elektronikoa Interneten Deba Ikusi Ikusi
EKIPO ELEKTROMEKANIKOEN MANTENIMENDU ETA KONPONKETA Elgoibar Ikusi Ikusi
METAPOSTA II: Erabiltzailearentzako erabilgarritasunak Deba Ikusi Ikusi
Kontabilitateko aplikazio informatikoak Eibar Ikusi Ikusi

Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) © 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 748271 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea