|
Bisita gidatuen proposamen berri eta erakargarria Deban eta Mutrikun
Merkataritza eta Turismoa
|
2010-07-25 |
Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoek hainbat bisita erakargarri eta berritzaile diseinatu dituzte aurtengo udarako. Proposamen hauek aukera ematen digute naturaz gozatzeko eta lurraldeari lotutako enigma, sekretu eta kondairak deskubritzeko. Debanaturak, Aranzadiren eskutik, beste begi batzuekin ikus araziko dizkigu Olatz, Arno edo Lastur bezalako inguruneak. Gure eskualdera datozen bisitariez gain, Debabarreneko bertako herritarrentzat ere aproposak dira bisita gidatuok.
Paleocaucearen Ibilbidea (3 ordukoa), Lasturren uztailak 25
Karstaren Ibilbidea (3 ordukoa), Izarraitzen, abuztuaren 1ean izango da
Jentilen Ibilbidea Olatzen (3 ordukoa), Olatzen abuztuak 29 eta irailak 26
Antzinako Ikazkinen Ibilbidea (5 ordukoa) Arnon abuztuak 15 eta irailak 12.
Ibilbide guztiak espezializatutako gidari batekin egingo dira, eta inguruneko geologia eta natura bisitariei gerturatzeaz gain, Debabarreneko txoko horiek gordetzen dituzten hainbat enigma, sekretu eta kondaira deskubritzeko aukera emango die.
Interesatuek Debako (943192452) edo Mutrikuko (943603378) Turismo Bulegoetara deitu beharko dute. Programatutako bisitez gain, taldeentzat bisitak ere antola daitezke; horretarako ere Debako edo Mutrikuko Turismo bulegoetara deitu behar da. Bisita gidatuen prezioak honakoak dira: helduek, 7 euro eta umeek (12 urtetik beherakoak ) 4 euro. Bisita gidatu hauek Debanaturak egingo ditu, Aranzadiren eskutik.
| Debabarrena | |
| Lotura: | Bisita gidatuen proposamen berri eta erakargarria Deban eta Mutrikun |
|---|---|
