|
Debako Hezeguneak Ezagutzeko Irteera
Ingurumena
|
2010-07-23 |
Debanatura ingurumen heziketarako elkarteak ostiral honetan, uztailaren 23an, DEBA ITSASADARREKO HEZEGUNEAK ezagutzeko irteera gidatua egingo dela jakinarazi nahi da 18:00etan Debako Turismo Bulegotik irtengo garelarik. Bertan Deba itsasadarraren inguruan agertzen diren hezegune desberdinak ezagutaraziko dira.
Irteera hau familia guztiarentzat oso egokia da, hasi umeetatik helduenetaraino. Irteera 1:30-2 ordu ingurukoa izango da eta 4 euroko prezioa izango du (12 urtetik beherakoek 2 euro ordaindu beharko dute).
Izena emateko deitu 943 19 11 72 edo 695 783 656 telefonoetara edota idatzi debanatura@hotmail.com. Informazio gehiagorako aurreko telefono eta e-mailera zuzendu zaitezkete edota Debako Turismo Bulegora deitu (943 19 24 52).
