Kalendarioa   Larunbata, 2018ko Irailaren 22a

ikastaroak

Informazio gehiago    Lagun bati bidali    Inprimatu

Osasun larrialdien aurrean nola jokatu irakatsiko diete gurasoei

"Osasun larrialdiak seme-alabekin. Nola jokatu?" izeneko ikastaroa eskainiko dute Elgoibarren maiatzaren 9an.

Elgoibarko gurasoei zuzendutako "Guraso formakuntza 2018" proiektuaren barruan eskainiko dute ikastaroa, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko Arreiturrekoak Guraso Elkartearekin lankidetzan.

Datorren eguaztenean, maiatzaren 9an, izango da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua),18:00etatik 20:00etara. Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko ditu, eta parte-hartzaileek umeekin sortu daitezkeen larrialdi baten aurrean nola jokatu ikasiko dute pediatria zerbitzuan lanean diharduten adituen eskutik.

Gurasoei, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortze, trabatze, sinkope edo asma-krisiak ematen direnetan berehala erantzuteko eta jarduteko ezagutzak irakatsiko dizkiete. Panpinekin egingo dituzten hainbat ariketarekinjarriko dute praktikan ikasitakoa.

• Izena emateko

Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean izenemate orria beteta lagata, edota honako formularioa betez.





Fitxa teknikoa

Kontaktua: Elgoibarko Gazte Informazio Gune ...
Baldintzak:
Hizkuntza: BilingŁe
Hartzaileak: Gurasoak
Modalitatea: Autoprestakuntza
Ordutegia eta egunak: Maiatzaren 9an, 18:00etatik 20:00etara
Herria: ELGOIBAR
Iraupena: Bi ordu
Ziurtagiri edo titulua: Ez
Hasiera Data: 2018-05-07
Bukaera Data: 2020-12-31
Subentzionaturiko entitatea: Guraso formakuntza 2018 proiektuak.
Prezioa: ...
Gaia: Osasuna
Izenemate bukaera: Maiatzaren 8an

Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) © 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 744132 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea Union Europea