Kalendarioa   Osteguna, 2018ko Azaroaren 15a

ikastaroak

Informazio gehiago    Lagun bati bidali    Inprimatu

Mendeko pertsonei arreta emateko doako ikastaroa emango dute irailean

Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko ikastaroa jarriko dute martxan irailean Elgoibarren. Doako ikastaroa izango da eta zabalik da izen-ematea.

Zabaltzen Sartu irabazi asmorik gabeko elkarteak antolatutako ikastaro hau Sendotu aldiberean programaren barruan eskainiko dute, eta hori dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako gizarte funtsak (FSE-EGIF) erdibana finantzatutako ikastaroa izango da, eta Lanbideren baimena ere badauka.

 




Fitxa teknikoa

Kontaktua: SARTU ZABALTZEN
Baldintzak:


Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta saio teorikoak zein praktikoak eskainiko dituzte. Saio teorikoak irailaren 10etik abenduaren 28ra bitartean izango dira, 09:00etatik 14:00etara, Zabaltzen sartuk Arregitorre kaleko 6. zenbakian daukan egoitzan. Ondoren, urtarriletik aurrera, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. Guztira 84 ordu. Parte hartu ahal izateko baldintza bakarra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edota pareko ikasketa maila edukitzea da.

Lanbideren web orrian eman behar da izena. Informazio gehiagorako Zabaltzen Sartu elkarteak Elgoibarren duen enplegu zentrora jo behar da, Arregitorre kaleko 6. zenbakian, astelehen, eguazten eta barixaku goizetan.

Hizkuntza: Erdera
Hartzaileak: Guztiak
Modalitatea: Presentziala / Autoprestakuntza / Online-Internet
Ordutegia eta egunak: Astelehena, asteazkena, ostirala 09:00 - 14:00
Herria: Elgoibar
Iraupena: 370
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2018-07-18
Bukaera Data: 2020-12-31
Subentzionaturiko entitatea: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako gizarte funtsak
Prezioa: 0
Gaia: Osasuna
Izenemate bukaera: 2018/09/10

Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 744132 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea Union Europea