Kalendarioa   Ostirala, 2009ko Uztailaren03a

ongietorri zerikasi.com web orrira

Web orri honen bidez, garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formakuntza aukera osoaren informazioa aurkitu daiteke. Batetik intranet bat da, prestakuntzaren profesionalekin loturiko berrien eta ekitaldien berri izan daitekeelako. Bestetik, informazio ugari izan daiteke eskura. Eta azkenik, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk aurkitu daitezke: etengabeko prestakuntza, newstletter, SMS bidezko albisteak, etab.


azken albisteak

2009-07-02 | Gazteria
» Atzerrian lan egin nahi baduzu: nondik hasi zaitezke?
Atzerrian lan egin nahi baduzu: nondik hasi zaitezke?

Atzerrian denboraldi bat pasatzea esperientzia aberasgarria izan daiteke. Hizkuntza berri bat ikasteko aukerak izateaz gain, pertsona berriak ezagutu eta kultura ezberdinak ezagutzeko aukerak ere izaten direlako. Esperientzia sakona bada, norberaren pertsonalitatean ere eragina izan dezake honek. 

Egindako ikerketen arabera, egiaztatua dago denboraldi bat atzerrian igaro duten pertsonek, lanean askoz ere berritzaileagoak direla. Gaur egun, bidaiatzeko aukera asko dago gainera. Hona hemen laguntza modura erabili ahal ditugun hainbat lotura:


Marra etenaMarra etenaMarra etena
2009-07-01 | Kultura
» "Burdingintza paisaiak (Bizkaiko Labe garaiak)" erakusketa Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Uztailaren 8 eta urriaren 4a bitartean, Makina Erremintaren Museoan "Burdingintza paisaiak (Bizkaiko Labe garaiak)" erakusketa ikusgarria egongo da publikoari zabalduta: Fernando Callejaren eskultura-pinturak.

Erakusketa uztailaren 8an arratsaldeko 19.00etan inauguratuko da. Joateko asmoa baduzu mesedez baieztatu Leire Alberdiri (imh@imh.es).

 


azken ikastaroak

Zestogintza erakusketa eta tailerra Altzola Ikusi Ikusi
MS ACCESS AURRERATUA Elgoibar Ikusi Ikusi
Kalkografiazko grabatuaren hastapenak Deba Ikusi Ikusi
Egurra lantzeko tailerra Deba Ikusi Ikusi
Pintura eta teknika piktorikoen tailer irekia Deba Ikusi Ikusi

Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) © 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 748271 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea