Debabarreneko etengabeko ikaskuntzarako bitartekotza zerbitzua gara. Eskualdean egun dauden ikaskuntzarako baliabide guztiak eskaintzeko gune bakarra. Entitate eta norbanakoen artean bitartekari-lana egin nahi dugu, horretarako, egun dagoen ikaskuntza-eskaintzari begirako sarbidea erraztu nahi diegu hala nahi duten pertsona guztiei, baita Debabarrenean betetzen ez diren ikaskuntzarako eskariak identifikatu eta kudeatu ere.
Bizitzan zeharreko ikaskuntzarekin bat eginda jaio da ZerIkasi, eta horregatik, ohiko ikastetxeetan ematen den formazioaz gain (eskolak, ikastetxeak, lanbide heziketa zentroak, unibertsitateak, akademiak, musika- eta hizkuntza-eskolak), gizakiaren hazkuntzan lagungarriak diren testuinguru ez formaletan eta informaletan (eguneroko bizitzan, familian, lanean, aisialdian.) garatutako ekintzak aintzat hartu, eta ikaskuntzako baliabidetzat ere hartzen ditu.
ZerIkasiren bidez eskualdean entitateek eskainitako ikaskuntza-ekintza guztiaren gaineko informazio gaurkoturako on-lineko sarbidea eskaintzen dugu, baita presentziazko zuzeneko aholkularitza; ikasketa ibilbide pertsonalizatua zehazteko laguntza, pertsonen beharrak/desioen azterketa-lana, eta horiei egokitutako erantzuna emateko proposamenak, eta abar.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diruz lagundutako doako zerbitzua da eta Euskadiko zenbait eskualdetan dago kokatuta.
