Kalendarioa   Osteguna, 2008ko Azaroaren 20a

zein zerbitzu eskaintzen ditugu?

Web orria

Web orri honen bidez, garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den prestakuntza aukera osoaren informazioa aurkitu daiteke. Prestakuntzarekin loturiko berrien eta ekitaldien informazio eguneratua izango da eskura eta gainera balio erantsiko beste zerbitzu batzuk ere izango dira: newstletter-a, SMS bidezko albisteak, etab.

Hau lortzeko atal desberdinak dituzu eskura web orri honetan:

  • Eskualdeko prestakuntzaren katalogo bat: Akademiak, elkarteak (mota guztietakoak), ikastetxeak, sindikatuak, gutxiengo gizataldeekin lan egiten dutenak (Caritas, SOS Arrazakeria.), teknologia berriekin lan egiten dutenak (KZguneak), eta abar.
  • Eskualdeko prestakuntza zentroetako helbideak, deskribapenak eta kontakturako pertsonak beste zenbait intereseko daturekin batera.
  • Eskualdeko formazioaren inguruko azkeneko albisteak.
  • Newsletter-a (buletin elektronikoa): Zure korreo elektronikoan azken albisteak jaso ahal izateko harpidetza egiteko aukera.
  • Web orrietako esteka interesgarriak.
  • Nahi den kurtsoa/jarduera aurkitzeko Bilatzaile aurreratua, eskualdeko herrietan zehar.
  • Iradokizunetarako postontzia: Biztanleek adierazten dituzten iritzi, iradokizun eta kontsulta desberdinak jasotzeko web guneko formularioa; Azken finean, arreta zerbitzuaren kalitatea ezagutu eta hobetzeko helburuarekin.
  • SMS bidez informazio guztia zure mugikorrean jasotzeko aukera

Bitartekotza zerbitzua

Bizitzan zeharreko ikaskuntzarako egitasmora hurbiltzen denak informazioa, orientazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dion bitarteko bat aurkituko du. Eskualdean enplegua bilatu, lana aldatu nahi duen edo/eta maila profesionala eta pertsonala hobetzeko asmoa duen edozeinen eskura egongo da. Zerbitzuarekiko interesa duen pertsona guztiei telefonoz, on line edo/eta Elgoibarko IMHn ZerIkasik duen bulegoan bertan aurrez aurre egingo zaie harrera.

Harrera honetan pertsona bakoitzari bere ibilbiderako edo ekintzarako beharrezko duen informazioa bere esku jarriko zaio. Berak duen edozein zalantzari argibideak emateko, identifikazio datuak jasoko dira eta berak nahi izanez gero, elkarrizketa data jarriko zaio bitartekariarekin informazio gehiago emateko.

Pertsona bakoitzaren beharra jakinez gero, ibilbidearen aukera emango zaio. Horrela ibilbide osoan zehar, orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskura izango luke.

Bitartekotza zerbitzuaren baitan garatutako ekintza horien bidez, honako helburu hauek betetzeko xedea dugu:

  • Pertsona guztiek erreferentziako pertsona bakarra izatea zerbitzuaren baitan, nahiz eta garatu beharreko jarduerak askotarikoak izan.
  • Pertsonen motibazio maila handiari eustea.
  • Lortzen dituen emaitzak itxaro/espero zituenak izatea eta dagozkion aldaketak proposatzeko.
  • Lortutako emaitzei jarraipena, eta emaitza horien eta espektatiben egokitzapena egitea.
  • Erabiltzaileen asebetetze-maila zein den jakitea.Abian dauden ekintzetan aldaketa eta hobekuntzarako proposamenak egitea.

Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) © 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 748271 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea