Kalendarioa   Asteartea, 2018ko Urtarrilaren 16a

ongietorri zerikasi.com web orrira

Web orri honen bidez, garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formakuntza aukera osoaren informazioa aurkitu daiteke. Batetik intranet bat da, prestakuntzaren profesionalekin loturiko berrien eta ekitaldien berri izan daitekeelako. Bestetik, informazio ugari izan daiteke eskura. Eta azkenik, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk aurkitu daitezke: etengabeko prestakuntza, newstletter, SMS bidezko albisteak, etab.


azken albisteak

2018-01-12 | Gizartea
» ‘Sororitatea lantzen’ irakurketa saioak egingo dituzte Mendaron hamabostean behin

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, Sororitatea lantzen izenburupean irakurketa saioak antolatu ditu. Hamabostean behin liburutegian elkartu eta Ponte en mi lugar liburuaren zati berdina irakurrita hausnartuko dute bakoitza zerk harritu, kezkatu zein emozionatu duen edo zerk pentsarazi dion.

Pertsona bakoitzak momentu bati emango dio garrantzia eta errealitate berdina modu ezberdinean bizi daitekeela ikustea da asmoa. Edurne Izagirre psikologoaren gidaritzapean saioak liburutegian izango dira 19:00etatik 20:00etara bitartean.

Egunak honakoak dira: urtarrilak 17 eta 31, otsailak 14 eta 28; eta martxoak 14. Izena emateko gaur, urtarriaren 12a, da azken eguna, liburutegian bertan edo mendarotratuon.blogspot.com helbidean.


Marra etenaMarra etenaMarra etena
2008-04-01 | Kirolak
» XVII. Challenge Zikloturismoa - XVI. Debako Bira
XVII. Challenge Zikloturismoa - XVI. Debako Bira

Apirilak 13, goizeko 8:00etan, Debako Foruen Plazatik irtengo dira aurtengo XVI. Debako Bira, Debako Amaikak-Bat Txirrindulari Taldeak antolatuta. A ibilbidea, 155 kmtakoa, B ibilbidea aldiz, 107 kmtakoa.

Izen emateak apirilaren 10 arte izango dira, 943192382 telefonora deituz edo eta "kirola@deba.net" edo "amaikakbat@gmail.com" helbideetara eposta bat bidaliz. Kuota 15 eurotakoa eta federatu gabean eta triatletak asegurua egiteko, 25 euro ordaindu beharko dituzte.

Informazio gehiagorako, 943 192382 telefonora deitu dezakezue.

 


azken ikastaroak

Gurutzontzi Estropada nabigazio kurtsoa Mutriku Ikusi Ikusi
Kalkografiazko grabatuaren hastapenak Deba Ikusi Ikusi
Autoen konponketan erabiltzen diren fondoko pinturen osagai eta erabilpen teknikak Elgoibar Ikusi Ikusi
Nola bultzatu sormena zure organizazioan Eibar Ikusi Ikusi
Gainazal metaliko eta sintetikoak berdindu, atondu eta konpontzenko teknikak. Elgoibar Ikusi Ikusi

Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) © 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 744132 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea Union Europea